Activity

20220123 Aulesti - Illuntzar(726 mtro.) - Aulesti

Download

Author

Trail stats

Distance
7.17 mi
Elevation gain
2,175 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,175 ft
Max elevation
2,400 ft
TrailRank 
21
Min elevation
184 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 53 minutes
Coordinates
3782
Uploaded
January 25, 2022
Recorded
January 2022
Share

near Aulesti, País Vasco (España)

Viewed 186 times, downloaded 5 times

Itinerary description

CD Eibar mendi taldeak igotako track-a jarraituz (https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aulesti-illuntzar-726-m-aulesti-28744527) eginiko txangoa.
Irteera Aulestiko irteeran dagoen aparkaleku txiki batean egin dugu, hasieran errepideari jarraituz baina laister baten hau eskubitik utzi eta Lekeitiora daraman bidegorria hartuta.
Angizerrotaren ondoan dagoen baserrira heltzean (1,8 km), errekatxoa zubitik pasatu dugu eta laister errepidea gurutzatuta mendian gora egin, sasiak ixteko arriskuan dagoen bidezidor bati jarraituz.
Kilometro bat egin dugu bidezidor honetatik, tarteka gurdibide bat zapladuta eta utzitako txabola-baserri batera heltzean (7.WP - 2,8km.) ezkerrera gora hartu dugu, laister mendiko pista batera heldu garelarik. Pista hau gora hartu dugu (gure kasuan eskertu dugu lehorra egotea, ze pinuak botatzen ibili dira eta pista guztia lokaztuta dago) eta 4,3 kilometro generatzamanean ezkerrera jo dugu beste pista batetik. Beste 500 metro egin eta hau bukatu da, mendian gora bidexka hartu dugu. Hemen 300-400 mendian gora basoan egin dugu, bidea gehiegi ez da nabari, baina track-ari jarraituz eta aldaparen norabidea jarraituz tarteka bidexka zatiak ikusi ditugu jarraitzeko moduan. Laister poste indikatzaile batera heldu gara (11.WP - 4,9 km) eta honek markatu digun norantza jarraituta, beste kilometro batean Illuntzar tontorrera heldu gara.
Tontorreko argazki eta mokadutxoak bukatuta, igo garenaren beste aldetik jaisten hasi gara, iparralderako norantzan, baina Pagoetako potzuaren parean (13.WP - 6,3km.) ezkerrera jo dugu, aldapan behera. Laister mendibide batekin elkartu gara eta Nabarnizerako norantza hartu dugu. Pista hau utzi egin dugu (16.WP - 8,4km) ezkerrera hartuta bidezidor bat, laister baserri batera eraman gaituena eta hemendik porlanezko pista jarraituta, Narea auzora eta orain asfaltozko bidea jarraituta (badaude bitarteko bidexkak, baina gu asfaltotik joan gara), laister Aulestin sartu gara.
Guztira 11 kilometro egin ditugu eta deskantsuak eta argazkiak, mokadutxia.... kontuan hartuta 4 ordu baino gutxixeago.
Mendi txango polita, hasieran aldapa apur batekin baina lasai hartuta ez daukana inolako zailtasunik. Tontorra oso polita eta gaur bezalako egun argitsuetan inguruetako (eta ez horren inguruetako) mendi guztiak eta itsasoa ikusteko aukera eman diguna.
Bakoitzaren egoera fisikoa eta zailtasuna elkartzen dituen IBP-Index 71 punto dauzka (http://www.ibpindex.com/ibpindex/ibp_analisis_completo.php?REF=38522748365844&MOD=HKG&LAN=es&REM=) eta igoeraren bideo txiki bat ikusi nahi baduzue, hemen lotura: https://www.relive.cc/view/vXOd5R84D46
Guk 10 urteko gaztetxo batekin egin dugu eta inolako arazorik gabe.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 273 ft

00-Irteera

PictographWaypoint Altitude 269 ft

01-ESK Bidegorrira

PictographWaypoint Altitude 241 ft

02-Zubia eta bidegorria

PictographWaypoint Altitude 254 ft

03-ESK Gora

PictographWaypoint Altitude 339 ft

04-EZK Behera

PictographWaypoint Altitude 206 ft

05-EZK Zubia

PictographWaypoint Altitude 230 ft

06-Gora Bidezidorra

PictographWaypoint Altitude 745 ft

07-Txabola EZK

PictographWaypoint Altitude 1,175 ft

08-ESK Pista

PictographWaypoint Altitude 1,580 ft

09-Ezkerretik

PictographWaypoint Altitude 1,760 ft

10-Gora Bidezidorra

PictographWaypoint Altitude 2,010 ft

11-Postea

PictographWaypoint Altitude 2,319 ft

12-Illuntzar tontorra

PictographWaypoint Altitude 2,184 ft

13-EZK behera

PictographWaypoint Altitude 2,048 ft

14-ESK bidea

PictographWaypoint Altitude 1,918 ft

15-EZK Pista

PictographWaypoint Altitude 1,599 ft

16-EZK-ESK bidezidorra

PictographWaypoint Altitude 1,301 ft

17-Porlana Behera

PictographWaypoint Altitude 823 ft

18-Narea auzoa

PictographWaypoint Altitude 313 ft

19-EZK Errepidea

Comments

    You can or this trail