Activity

20220115 Bernagoitia-Belatxikieta-Gainzorrotz-Bernagoitia

Download

Author

Trail stats

Distance
7.03 mi
Elevation gain
1,942 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,942 ft
Max elevation
2,566 ft
TrailRank 
21
Min elevation
1,042 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 32 minutes
Coordinates
3389
Uploaded
January 15, 2022
Recorded
January 2022
Be the first to clap
Share

near Bernagoitia, País Vasco (España)

Viewed 96 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Zornotzako Bernagoitia auzoan hasi eta bukatzen den txangoa.
Bernagoitiatik Belatxikietaraino GR markak jarraituz pista eroso (baina itsusi) batetik joan gara, hasieran aldapan gora eginez eta geroago gora-behera batzurekin. Bukaeran beste aldapatxo bat eta 4 bat kilometro egin ondoren (gutxi gora-behera ordubetean gure abiaduran) Beltxikieta tontorraren ondoan dagoen aisialdirako lekura heldu gara (parrilla pare bat, mahaiak,... ez dugu urik ikusi). Bertan mokadutxo bat jan ondoren Belatxikietara heldu eta orain bai mendiko bidean sartu gara. Tontorretik hego-ekialderako norantza hartu dugu, lehen ehun metroak markarik gabe baina aurrerago PR marka zuri-horiak jarraituz. Haitz, harri eta elorri artean ondo markatutako bidexka jarraitu dugu.
Belatxikietatik kilometro batera (5,5km) gutxi gora-behera bideak ekialderako norantza hartzen du, Urtemondo eskubian eta Kañoeta ezkerrean utzita. Hemen lurreko bidea apur bat galtzen da, baina marka zuri-horiak jarraituta erraz aurkitzen da bidea.
Aurrera jarraitu dugu eta 7. kilometroan bidea utzita ezkerrera hartu dugu, gora. Inolako markarik gabe eta bidea erdi bilatu erdi asmatuta igo dugu Gainzorrotz mendiaren tontorrera. 300 bat metrotako igoera da, baina hau da gure txangoaren arriskuzko gune bakarra. Guk mendian ohituta ibiltzen dauden 10 eta 13 urteko bi gaztetxorekin egin dugu, baina ez da edonorentzako. Mendian ibiltzen ohituta ez dagoenarentzat 6,2 km-an ezkerrera doan bidetxoa hartu eta gu jaitsi garen tokitik joan-etorria egitea gomendatzen diot. Bakarrik tramo honengatik txangoari zailtasun ertaina jarri diot.
Behin tontorrean bista zoragarriak. Ekialdean Mugarra, Anboto eta Udalatx bertan ikusten dira, baina atzerago Aralar, Aiako Harria eta Jaizkibel ere ikusten dira. Hegoaldean nabarmen Gorbeia baina burgoseko mendiak ere ikusgai, iparraldean Oiz eta bere atzetik bertan itxasoa ikusten dira.... eta beste ehundaka mendi, oso-oso polita.
Mendiaren iparraldetik jaitsi gara, mendebalderako norantzan jaisten den bidezidorretik (hau ere gehiegi markatu gabe, baina asmatzen da) Pagotxuetako zulora bideratuta eta hurbilean dagoen pinudia erreferentzia bezala hartuta.
Laister pasa dugu Pagotxueta eta zulotik irtenda, pinudian eskubira eta behera egin dugu, berehala pista bat hartuta. Hau Bernagoititik ekarri gaituen pistarekin elkartuko da eta inolako zailtasunik barik heldu gara berriz ere kotxera.
Mokadutxoa Belatxikietan, argazkiak tontorretan eta arnasa hartzeko pare bat geldialdi eginda 3 ordu eta 35 minutu egin ditugu. Eguradi onarekin egin dugu, euria eginez gero karehaitza oso labainkorra bihurtzen da eta ez dut uste bidea erosoa izango zenik.
Merezi du jende gutxi ibiltzen den inguru hauek ezagutzea.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,042 ft

01-Paso Kanadiarra

PictographWaypoint Altitude 1,106 ft

02-Eskuinera

PictographWaypoint Altitude 1,748 ft

03-Aurrera

PictographWaypoint Altitude 2,081 ft

04-Mahaiak

PictographWaypoint Altitude 2,087 ft

05-Belatxikieta

PictographWaypoint Altitude 2,071 ft

06-Bidezidorra

PictographWaypoint Altitude 2,344 ft

07-EZK Gora

PictographWaypoint Altitude 2,415 ft

08-Gainzorrotz

PictographWaypoint Altitude 2,199 ft

09-ESK Pistara

PictographWaypoint Altitude 2,046 ft

10-Pista

PictographWaypoint Altitude 1,746 ft

11-ESK Behera

Comments

    You can or this trail