Activity

20211024 Usurbil-Andatza-Orio

Download

Author

Trail stats

Distance
8.92 mi
Elevation gain
1,946 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,949 ft
Max elevation
1,830 ft
TrailRank 
21
Min elevation
30 ft
Trail type
One Way
Time
3 hours 55 minutes
Coordinates
1866
Uploaded
October 24, 2021
Recorded
October 2021
Be the first to clap
Share

near Elizalde, País Vasco (España)

Viewed 110 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Usurbilen hasi eta Andatza mendia igota Orion bukatzen den txangoa. 2019ko otsailean eginikoa lehen aldiz, gaur errepikatzeko asmoarekin atera gara usurbileko geltokitik.

Usurbileko geltokian kotxea utzita, trenbidea pasatu eta eskubira hartu dugu asfaltoko bidetik, zubia pasatu eta Santuenea auzora. Auzo honen sarreran laister ikusten dira Lasartera eta Aginaga doazen Buruntzaldeko Bideen kartelak, ezker-eskubi markatuz, baina guk aurrera egin dugu eta 200 metro aurrerago Andoainerako norantza markatzen zigun kartelari kasu egin diogu, ezkerrera eta gora eginez harriarekin konpondutako kaminotik.

Urdaiaga auzora heltzean, ezkerrera hartu dugu, apur bat jaitsiz, laister goraka hartzen duen porlanezko pista bat jarraituz. Pista horretan eta pare bat minutu generatzamanean baserri baten ondotik pasatu gara, atarian iturri eta aska ederrarekin. Pistan gora jarraitu dugu, inolako galtzekorik gabe, hau bukatu arte (ggb 3,3 km). Hemendik gora pista ugari daude, baina guk lehenengo bidegurutzean (3,6km) eskubira apur bat hartu eta berehala ezkerrera mendian gora doan bidexka bat hartu dugu, pistaren sigi-sagak pare bat aldiz moztuz. Horrela mendi bidexkatik gora laister heldu gara Andatzako gurutzera (4,3km - 1h15'). Hemendik aldapa asko baretzen da eta igoera txiki pare batekin Andatzako aterpea pasatu (zaborrez josita - mesedez ohitu gaitezen gure zaborra etxera eramaten) eta laister batean Andatzako tontorrera heldu gara, bere irrati antenarekin eta txabolatxoarekin (5,270km 1h30' , 562mtro).

Mokadutxo bat jan eta hidratatu ondoren, aurrera jarraitu dugu, Oriorako bidean. Tontorretik mendebalderako norantza hartu dugu, ote eta garo artean jendearen ibiltzeak zabalduta dagoen bidexkari jarraituz maldan behera. Laister pista batera heldu gara (5,550km), baina gurutzatu eta aurrera jarraitu dugu, horren markatuta ez dagoen bidexkatik. Berehala bigarren bidexka batera heldu gara (5,708km) eta 2019an eginiko txangoan leku honetan pista gurutzatu eta aurrera egin banuen ere, gaur ote eta zaziak itxita aurkitu dugu. Beraz pista hori eskubira jarraitu behar izan dugu eta bi kilometrotako luzapena egin, berriz ere aurreko track-arekin bat egin arte, pista nagusia uzten duen langa batean (19.WP - 8,227km). Hemendik behera bidea nahiko zabala eta garbia bada ere, nahikoa lokatz eta putzu aurkitu ditugu, zenbaitetan oinak busti-zikindu gabe pasatzeko zailtasunekin. Errebuelta batzuk eginda, laister baserri batera heldu gara (10,900km) eta porlanezko pistatik jarraitu dugu Pagoederraga baserri- nekazalturismorarte (12,090km).
Pagoederragan ezkerrera hartu eta langa bat aurkitu dugu. 2019an langa irekita zegoen, baina gaur itxita aurkitu dugu. Wikiloc-enn beste erabiltzaile batek jarri du ezkerretik behera doan bidea jarraitu behar izan zuela, Aiatik Oriora doan errepideraino eta hemendik bukatu, baina guk langa pasa dugu (baserriaren aurrean dago eta inork ez digu ezer komentatu) eta zelaia pasatuta dagoen mendibidetik joan gara. Beste langa pare bat pasa eta bidea bukatutakoan eskubitik zelaira pasa (25.WP - 13,02km) eta apur bat aurrerago Oriotik datorren asfaltozko pistara heldu gara (13,440km). Bide hau jarraituta, laister batean Aia-Orioko tren geltokian geunden.

Guztira 14,460km egin ditugu, geldialdi guztiekin ia lau ordutan (3:55:00). GPS-aren datuen arabera, lau ordu horietatik ordu erdi pasatxo geldi egon gara (32min).

Gu heldu bat eta 13 eta 10 urteko bi gaztetxo izan gara. Bideak ez dauka inolako zailtasunik, pista eta bidexken arteko bidegurutzetan adi egoteak bakarrik. Maldak ez dira gogorregiak eta erraz igotzen dira. Tontorra garbia badago ere, inguruan arbola asko dago eta paisaia tapatu egiten dute, baina ikusten den lekutik itxaso pare-parean, polita da. Jaitsieran ere kontuz pistak gurutzatzerakoan, asko bai dago eta bidea galtzea erraza izan daiteke.
Pagoederraga baserriaren langari buruz... ba ez dakigu. Pasatu eta itxita utzita ez dut ulertzen zergatik mugatzen duten pasatzea, baina... horri eta pasatzeko eskubideari buruz legeak zer dioen ez daukat garbi, dakienak esango du zerbait.

* IBPIndex (bidearen maldak eta luzera eta norberaren egoera fisikoa lotzen dituen balorea): 68 - Ikusi hemen: http://www.ibpindex.com/ibpindex/ibp_analisis_completo.php?REF=38442630529061&MOD=HKG&LAN=es&REM=

* Ibilbidearen bideoa (Relive): https://www.relive.cc/view/vXOd59w4J46

Waypoints

PictographIntersection Altitude 359 ft

04-Urdaiaga Ezk

PictographFountain Altitude 619 ft

05-Baserria Iturria

PictographWaypoint Altitude 961 ft

06-PistaBukatu

PictographIntersection Altitude 1,105 ft

07-ESK 5 metro

PictographWaypoint Altitude 1,120 ft

08-EZK BidexkaGora

PictographWaypoint Altitude 1,158 ft

09-Gurutzatu gora

PictographWaypoint Altitude 1,208 ft

10-Gurutzatu gora

PictographWaypoint Altitude 1,452 ft

11-Bidexka gora

PictographWaypoint Altitude 1,614 ft

12-Gurutzea

PictographWaypoint Altitude 1,203 ft

19-ESK Langa

PictographWaypoint Altitude 837 ft

20-020

PictographWaypoint Altitude 820 ft

21-021

PictographTrain stop Altitude 45 ft

00-UsurbilgoGeltokia

PictographWaypoint Altitude 62 ft

01-TrenbideaPasa

PictographWaypoint Altitude 32 ft

02-Zubia

PictographWaypoint Altitude 65 ft

03-EZK Gora

PictographWilderness hut Altitude 1,742 ft

13-Txabola

PictographSummit Altitude 1,795 ft

14-Andatza Tontorra

PictographWaypoint Altitude 1,605 ft

15-Aurrera behera

PictographWaypoint Altitude 1,460 ft

16-ESK pista

PictographWaypoint Altitude 1,179 ft

17-EzkerrekoBidetik

PictographWaypoint Altitude 1,118 ft

18-Ezkerretik

PictographWaypoint Altitude 626 ft

22-Porlanezko pista

PictographWaypoint Altitude 467 ft

24-Langa

PictographWaypoint Altitude 316 ft

25-ESK Zelaira

PictographWaypoint Altitude 140 ft

26-ESK Asfaltoa

PictographTrain stop Altitude 9 ft

27-Aia Orio Geltokia

Comments

    You can or this trail