Activity

Bikepacking Altsasu

Download

Trail photos

Photo ofBikepacking Altsasu Photo ofBikepacking Altsasu Photo ofBikepacking Altsasu

Author

Trail stats

Distance
74.29 mi
Elevation gain
10,148 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
10,148 ft
Max elevation
4,856 ft
TrailRank 
37
Min elevation
1,574 ft
Trail type
Loop
Time
one day 5 hours 13 minutes
Coordinates
7459
Uploaded
August 13, 2023
Recorded
July 2023
Share

near La Estación, Navarra (España)

Viewed 151 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofBikepacking Altsasu Photo ofBikepacking Altsasu Photo ofBikepacking Altsasu

Itinerary description

1. etapa:

Badira aste batzuk, @transeuskalherria oinarri hartuta, bi eguneko bikepacking abentura bizi izan genuela. Benetako ibilbideari aldaketa txiki batzuk eginez, Altsasun hasi genuen gure bizipena, eta gure indarrak neurtzera behartuko gintuen bero baten menpean, honakoa izan zen gure lehenengo etapa:

Dantzalekuko parketik lehenengo pedalkadak emanez, Sarabeko harana zeharkatu genuen, jentilen bizileku; Goiko-Arratatas zeharbide estuaren ondoren, Bernoako mandazainen galtzadarekin bat egingo zuen bidetik igotzeko.

Portuzargañe eta Intsusburuko trikuharrietatik igarota, azken honen izen bereko gailurra zapaldu genuen, Aizkorriko ikuspegi ederrarekin. GR282 Artzaintzaren ibilbideak gidatuta, Txaradigorriraino jarraituko genuen mendilerro gora-beheratsua, trikuharriz josita dagoena. Azkeneko gailurra zapaldu baino lehen Lizarrustirako jeitsiera hartu genuen.

Merezitako atsedena lepoan, lo-kuluxka eta guzti, abentura hori ere bada eta! Eta ondoren Lareoko urtegira daraman tren zaharraren bidea jarraituko genuen, giro ederra du honek!

Urtegiari bira eman eta Baiarrateko zeharbidetik igarota, Enirioko bidea hartu genuen. Hau bai aldapa gogorra! Hemen eguneko erronka gogorrena, Errenagako aterpeetara eramango gintuena. Hemen zer egin eztabaidatu (ideia San Miguelera hurbiltzea baitzen) eta azkenean Intzako Dorrea/Sollazbizkargañara igotzea erabaki genuen, "¡una machada, vamos!", oinez errazago izango zen (hau kontuan hartu), baina Aralarreko gailur garaienera bizikletarekin igotzea ukaezineko erronka zen.

Gailurrera iritsitakoan lanbroa gu inguratzen hasi zen, eta Errenagako aterpeetara heltzerako, busti egiten gintuen. Ez zen ba bibaka egiteko gaua, eta han aterpe librea eta iturria izanik, argi zegoen zein izango zen gure eguneko azken erabakia: "hotel" eder horretan gaua pasatzea. Bikaina!!

2. etapa:

Lanbroak haranak estaltzen zituen egunsentian; bigarren egunak ez zuen zerikusirik izango lehenengo etapako egun eguzkitsuarekin, hezea eta tarteka freskoa izango zen eguna. Baina paisaiaren edertasuna paregabea izango zen beste behin.

Aralarreko Guardetxeko aparkamendurako bidea hartu genuen, harkaitzez jositako zelai eta baso berde politen artean (GR-282). Ondoren, errepideko portuan gora eginez, Aralarreko San Miguel edo Done Mikel Santutegira heldu ginen, Sakanako behatoki ezin hobea.

Huartera jeisteko, #trailforks webgunean "Gorria sup" bezala azaltzen den xendaren lehenengo zatia erabili genuen, gogorra zorroekin egiteko, eta Mikel balaztarik gabe utzi zuena. Plan aldaketa txikirenbat eragingo zigun honek.

Huartera iritsitakoan, supermerkatuan erosketak egin eta sekulako hamaiketakoa egin genuen, indarrak hartu behar genituen Arruazu, Lakuntza eta Arbizu zeharkatu ostean, Unanutik Beriainera eramango gintuen igoera luzeari aurre egiteko.

Lezizako zelaietara iritsi ginenerako, lanbroan murgilduta geunden, beraz, arropa jantzi eta bidetik ia ezer ikusi gabe, San Donatoko baselizara abiatu ginen adoretsu. Sari ederra izan zen beste behin hara iristea!

Egindako bidetik itzuli ginen atzera, Andia mendilerroa sortaldetik sartaldera zeharkatzeko ondoren, lautada eder batetik, Lizarragako portura iritsi ginen arte.

Han, kafesne bat, zeozer jan, eta aurrera jarraitu genuen, ekialdetik mendebaldera beste behin, baina oraingoan Urbasa zeharkatzeko asmoz. Hala, Zunbeltz desagertutako benta ondotik doan galtzada erromatarra zeharkatu genuen, gure hurrengo bidegurutzea Tximistako aparkalekuan topatuz.

Hemen, eskumara Otsoportilloko leizera eramango gintuen pista hartu genuen. Gerra Zibileko hainbat errepresaliatuen gorpuzkiak hemen jaurtiak izan ziren...

Xirimiriak egin zuen agerraldia orduan, baina jadanik Urbasako portura heltzea besterik ez zitzaigun falta, errepidea jarraituz, Altsasura iristeko; abentura bikain honen helmuga. Beste bat gure konturako!

Comments

    You can or this trail