← Part of GR99: EBRO

Activity

GR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera

Download

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera Photo ofGR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera Photo ofGR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera

Author

Trail stats

Distance
60.92 mi
Elevation gain
738 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,037 ft
Max elevation
1,296 ft
TrailRank 
25
Min elevation
820 ft
Trail type
One Way
Coordinates
417
Uploaded
September 21, 2017
Recorded
September 2017
Be the first to clap
Share

near Mendavia, Navarra (España)

Viewed 406 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera Photo ofGR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera Photo ofGR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera

Itinerary description

Noiz: 2013 06

Etapa honetan:

Mendabian, bertokoek, 2013ko ekainean, aurreko hileko uholdeengatik ibai ondoko lurrak txarto zeudela esan eta errepidetik joateko gomendatu ziguten. Bidean aurrera egin ahala berriro GRra sartzeko aukerak daude.

Lodosa herrirara sartu baino lehen ur-parkean berriro hartu genuen GRa, eta ibai ondoko pasealekutik abiatu ginen, herriko plazan ortuko gauzak erosi eta gero. Sartaguda herriko bidea atsegina da, tartean zikoinak eta baratzeak ikusi genituen.

Sartagudako Ebroko zubian bi aukera dago jarraitzeko (gurutzatu herrirantz, edo heldutako ibai etzetik jarraitu): Guk jarraitu genuen aurrera baina seinalerik ez zegoenez eta bidea txarto zegoelako, tarte batean galdurik, atzera egin eta zubia gurutzatu genuen. Merezi izan zuen, bidea atondua zegoelako eta igeltsegunea ezagutu genuen begiratoki ederrarako bidean. Hori bai ,aldapa gogorra duzue bidean, motza, baina ezin igotzekoa txirrindula gainean.

Goian, ikuspegi ederrak Errioxa eta Nafarroarantz, San Adrianerako bidean. San Adriango zatia ondo dago, baina handik aurrera, 2013 urte honetan bidea txikituta, errepidera jo genuen berriz Milagro herriraino, non Ebro eta Aragon ibaiek bat egiten duten. Aurrerantzean ibarbasoak eta ortuak inguraturik bidea lasaia da, Castejon aldera heldu arte. Bertan bidea, euste-bidea, iraganezina baita. Gainera, autobidean galtzen da eta bidea izorratuta zegoen.

Arkedas herriraino jarritu genuen bidea baina han, seinalizazioa berriz galduta, herriraino heldu eta errepidea hartu, traktorentzako bidetik lasai-lasai Tutera herriraino, arrozadi eta Bardeak ikusgai.

Etapako argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/93622198@N06/sets/72157634431467526/with/9184029883/

Bidaia:

GR99 hau GPSik gabe egin genuen, eta zinez, ministerioko seinalizazioa paregabea zen, oso zaila galtzeko alegia. Ministerioko paperezko gidaliburuak eraman genituen badaezpada. Astebetez ibiliko ginela aintzat hartuta, Zaragozan amaiera ipini genuen, hiriburutik etxera itzultzeko erraztasuna zegoelako (Trena, busa).

Orokorrean bideko ikurrei jaramon eginez ez dago galtzerik, baina ahal den guztietan hobe da galdetzea ea bidea zelan dagoen, urtero mendi eta ibaien baldintzat aldakorrak baitira (uholdeak, lurjauziak), eta horrek baldintzatuko gaitu txirrindularekin igarotzea.

Bidaiako Etapak:

GR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo. 80km-980/1200m

GR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne. 71km-1080/1200m

GR99 EBRO: 3.Trespaderne-Haro. 85km-1270/1350m

GR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia. 90km-620/720m

GR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera. 98km-225/315m

GR99 EBRO: 6.Tutera Zaragoza. 106km-115/160m

GR99 EBRO: Plus.Tarazonica Bide Berdea. 51km-300m

Etapak multzoka:

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914

2013an hasi ginen GRak txirrindulaz ezagutzen, GR99-Ebro lehena 2013an. Ondoren, 2015ean, GR113-Tajo eta 2021an GR14-Duero etorri ziren.

Errazena azkena, duda barik, eta osorik txirrindulaz egin dudan bakarra. Ebron nahiz Tajon, hasierako etapak gogorrenak dira , menditsuenak izateagatik eta baita gizakiaren eragina txikien dutenak direlako. Azken bien artean, Tajo da zailena nere ustez, ezagutzeko merezi duten ziklagarriak ez diren tarte gehiago dituelako.

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr113-tajo-30582224

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-cicloturismo/gr14-duero-senda-douro-80155224

View more external

Comments

    You can or this trail