← Part of GR99: EBRO

Activity

GR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia

Download

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia Photo ofGR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia Photo ofGR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia

Author

Trail stats

Distance
55.92 mi
Elevation gain
2,031 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,365 ft
Max elevation
1,857 ft
TrailRank 
27
Min elevation
1,119 ft
Trail type
One Way
Coordinates
416
Uploaded
September 21, 2017
Recorded
September 2017
Be the first to clap
Share

near Haro, La Rioja (España)

Viewed 402 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia Photo ofGR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia Photo ofGR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia

Itinerary description

Noiz: 2013 06

Etapa honetan:

Haroko zubian bideko seinaleak kontrajarriak dira, baina azkenean nahiz eta atzera gindoazela zirudien, bidea topatu eta jarritu genuen meandroetan zehar jira-biraka, mahaztiak inguratuta. Zigi-zaga ederra eman behar da, gero berriz bidea galtzeko, Haro parean, errepidean seko gelditurik. Errepidea hartu eta maldan gora eskumatara, industria baten ondoan jarraitzen du GRak.

Seinalizazio txarraren erruz Labastidara joan ginen bisitan eta handik jarraitu San Bizente Sonsierra arte. Gaztelua bisitatuta, ikuspegi ederrak ikusita, GRa atzean uztea erabaki genuen, menditik gertu ibiltzeko barneko errepide lasai bat erabilita, zinez gomendagarria, aurrerago Mañuetan, EHan, berriz GR hartu ahal genuen.

Handik Eltziegora mantso-mantso. LaPueblan, GRa goiko aldetik doa, baina bero itogarriagatik Ebroko ertzetik joan ginen berriro oso errepide lasai batetik Oinonera arte. Han seinaleak txarto daude baina hiria gurutzatu behar da papergintzaraino. Autobidea saihestu eta urtegian sartuko gara. Handik aurrera bidea lasaitzen da eta Mendabiako ubidea ondoan dugula eramaten zaitu.

Upategian sartuko gara, bai, ondo goaz, eta alboko industriagunean sartuko gara, segituan atzetik inguratzeko, baina han, bidea, landareriagatik ezkutatuta, ezin zen hartu. Beraz, errepide jeneraletik joan behar Mendabiarantz, azken kilometroan izan ezik. Alde hau ere arriskutsua da uholdeengatik, beraz, adi egon, oso litekeena baita bidea txarto egotea Mendabiarako bidean.

Erne, Mendabian leku bakarra topatu genuen lo egiteko. Gomendagarria da aldez aurretik deitzea edo eta garaiz heltzea herrira, bestela Lodosara joan beharko da, eta horrela etapa 100kilometrokoa izanen da.

Etapako argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/93622198@N06/sets/72157634426264837

Bidaia:

GR99 hau GPSik gabe egin genuen, eta zinez, ministerioko seinalizazioa paregabea zen, oso zaila galtzeko alegia. Ministerioko paperezko gidaliburuak eraman genituen badaezpada. Astebetez ibiliko ginela aintzat hartuta, Zaragozan amaiera ipini genuen, hiriburutik etxera itzultzeko erraztasuna zegoelako (Trena, busa).

Orokorrean bideko ikurrei jaramon eginez ez dago galtzerik, baina ahal den guztietan hobe da galdetzea ea bidea zelan dagoen, urtero mendi eta ibaien baldintzat aldakorrak baitira (uholdeak, lurjauziak), eta horrek baldintzatuko gaitu txirrindularekin igarotzea.

Bidaiako Etapak:

GR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo. 80km-980/1200m

GR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne. 71km-1080/1200m

GR99 EBRO: 3.Trespaderne-Haro. 85km-1270/1350m

GR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia. 90km-620/720m

GR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera. 98km-225/315m

GR99 EBRO: 6.Tutera Zaragoza. 106km-115/160m

GR99 EBRO: Plus.Tarazonica Bide Berdea. 51km-300m

Etapak multzoka:

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914

2013an hasi ginen GRak txirrindulaz ezagutzen, GR99-Ebro lehena 2013an. Ondoren, 2015ean, GR113-Tajo eta 2021an GR14-Duero etorri ziren.

Errazena azkena, duda barik, eta osorik txirrindulaz egin dudan bakarra. Ebron nahiz Tajon, hasierako etapak gogorrenak dira , menditsuenak izateagatik eta baita gizakiaren eragina txikien dutenak direlako. Azken bien artean, Tajo da zailena nere ustez, ezagutzeko merezi duten ziklagarriak ez diren tarte gehiago dituelako.

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr113-tajo-30582224

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-cicloturismo/gr14-duero-senda-douro-80155224

View more external

Comments

    You can or this trail