← Part of GR99: EBRO

Activity

GR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne

Download

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne Photo ofGR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne Photo ofGR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne

Author

Trail stats

Distance
43.83 mi
Elevation gain
3,540 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
3,950 ft
Max elevation
3,130 ft
TrailRank 
32
Min elevation
1,752 ft
Trail type
One Way
Coordinates
1644
Uploaded
September 21, 2017
Recorded
September 2017
Be the first to clap
Share

near Orbaneja del Castillo, Castilla y León (España)

Viewed 186 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofGR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne Photo ofGR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne Photo ofGR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne

Itinerary description

Noiz: 2013 06

Etapa hau: Gaur Ebroko trokan bete-betean murgilduko gara, bai barnetik eta baita goitik ere. Gainera, "Hoces del Alto Ebro y Rudrón" natura parkean sartuko gara. Orbanejan gaudela GRko markek bi aukera eskaintzan dizkigute, goitik joatea, edo behetik. Gu haiseran Ebrora jaitsiko gara, bere ondoan ibiltzeko, baina bertokoek gomendatuta jarraian gora egingo dugu: Quintanilla herrian Escalada herriraino errepidetik abiatuko gara BU5143 errepidearen bila (hona, Orbanejatik ere heldu ahalko ginen hasieratik). Horrela, Pesquera de Ebrora arte goitik egingo dugu, ibaia ondotik egin beharrean, eta zinez merezi izan zuela. Pesqueratik aurrera bai GRtik baita ondoko errepidexkatik aurrera egiten dugu Tudanca herrira arte. Hamen etapako unerik zailena dago, txirrindula zamatu beharko dugulako Alto de los Tornos gainditzeko.

Ondoren askoz lauagoa izango dugu etapa. GRa ibaiaren alde batetik doa eta errepide lasaiak bestetik. Gurean, GRarekin arazoak eduki ostean, bidea itxita zegoelako (iratzeak, sasiak.. eta abar), Manzanedo bailara osoa errepidetik egin genuen. Ostean, gauza bera Valdivieso haranean, laua izan arren, pizkanaka gorantz hasiko da bidea, etapako mendatetxoa gainditu arte, Sierra de la Llana gainditzeko eta Trespaderne herrira heltzeko. Azken zati menditsu hau oso polita, Hoz de Valdiviesotik gora.

Etapako argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/93622198@N06/sets/72157634424978705/

Bidaia:

GR99 hau GPSik gabe egin genuen, eta zinez, ministerioko seinalizazioa paregabea zen, oso zaila galtzeko alegia. Ministerioko paperezko gidaliburuak eraman genituen badaezpada. Astebetez ibiliko ginela aintzat hartuta, Zaragozan amaiera ipini genuen, hiriburutik etxera itzultzeko erraztasuna zegoelako (Trena, busa).

Orokorrean bideko ikurrei jaramon eginez ez dago galtzerik, baina ahal den guztietan hobe da galdetzea ea bidea zelan dagoen, urtero mendi eta ibaien baldintzat aldakorrak baitira (uholdeak, lurjauziak), eta horrek baldintzatuko gaitu txirrindularekin igarotzea.

Bidaiako argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/93622198@N06/collections/72157645450294745/

Antolatzeko erabilitako informazioa:

https://www.mapa.gob.es/es/desarrollo-rural/temas/caminos-naturales/caminos-naturales/sector-noreste/ebro/default.aspx

Bidaiako Etapak:

GR99 EBRO: 1.Fontibre-Orbaneja del Castillo. 80km-980/1200m

GR99 EBRO: 2.Orbaneja del Castillo-Trespaderne. 71km-1080/1200m

GR99 EBRO: 3.Trespaderne-Haro. 85km-1270/1350m

GR99 EBRO: 4.Haro-Mendabia. 90km-620/720m

GR99 EBRO: 5.Mendabia-Tutera. 98km-225/315m

GR99 EBRO: 6.Tutera Zaragoza. 106km-115/160m

GR99 EBRO: Plus.Tarazonica Bide Berdea. 51km-300m

Etapak multzoka:

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914


2013an hasi ginen GRak txirrindulaz ezagutzen, GR99-Ebro lehena 2013an. Ondoren, 2015ean, GR113-Tajo eta 2021an GR14-Duero etorri ziren.

Errazena azkena, duda barik, eta osorik txirrindulaz egin dudan bakarra. Ebron nahiz Tajon, hasierako etapak gogorrenak dira , menditsuenak izateagatik eta baita gizakiaren eragina txikien dutenak direlako. Azken bien artean, Tajo da zailena nere ustez, ezagutzeko merezi duten ziklagarriak ez diren tarte gehiago dituelako.

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr99-ebro-30579914

https://www.wikiloc.com/bicycle-touring-trails/gr113-tajo-30582224

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-cicloturismo/gr14-duero-senda-douro-80155224

View more external

Comments

    You can or this trail