Activity

Tournaboup - Lacs de La Lahude - Pic de Barbe

Download

Trail photos

Photo ofTournaboup - Lacs de La Lahude - Pic de Barbe Photo ofTournaboup - Lacs de La Lahude - Pic de Barbe Photo ofTournaboup - Lacs de La Lahude - Pic de Barbe

Author

Trail stats

Distance
6.2 mi
Elevation gain
3,038 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,038 ft
Max elevation
8,095 ft
TrailRank 
31
Min elevation
5,070 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 33 minutes
Coordinates
1115
Uploaded
December 31, 2023
Recorded
December 2023
Be the first to clap
Share

near Barèges, Occitanie (France)

Viewed 35 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofTournaboup - Lacs de La Lahude - Pic de Barbe Photo ofTournaboup - Lacs de La Lahude - Pic de Barbe Photo ofTournaboup - Lacs de La Lahude - Pic de Barbe

Itinerary description

Joan-etorriko ibilbidea. Zailtasun berezirik ez dauka, baina aitortu behar da Pic de Barbera igotzeko azken maldak nahiko pikoak direla. Elur aldetik, zonalde ona dela esan daiteke. Elurrak nahiko denbora irauten du, eta hego orientazioa izanik, elur gogorra eta izotza sahiesteko aukera gehiago izango ditugu.

Ibilbidea Tournaboup aparkalekua baino gorago hasten da (Bareges), 1550m altueran. Normalean puntu honetatik aurrera errepidea itxita aurkituko duzue. Hasiera batean Tourmaletera doan bidearen gainetik igoera leuna egingo dugu.

Errepideak herradurazko kurba egiten duen puntuan Aoube bailaran sartuko gara. Hasierako zatia ezerosoa izan daiteke, erreka gurutzatu eta ibarraren ezker aldetik Aoube-ko etxolara iritsi arte.

Puntu honetan mendebalderako norantza hartuko dugu, hainbat ibartxo gurutzatuz, tartean Mousquere izenekoa, ondoko bailarara sartu arte. Behin gurtzatuta, igoera erosoagoa izango da Lahudeko laku multzoraino (ez dira ikusten errazak elurrez estaliak daudenean).

Puntu honetan igoeraren zati pikoena hasten da. Gure kasuan, lehen zatia kutxillak erabiliz egin genuen, azkenengo zatia aldiz, kranpoiekin. Pic de barbe azpian dagoen lepoi txikira iritsi aurretik aurkituko duzue malda zailena, elurraren egoeraren arabera tentuz egin beharrekoa (30º-35º inguru).

Tontorrean ikuspegia ederra da, bereziki Neouvielle-ko mendi multzora begira. Jeisteko, mendiaren hego ekialdeko Couloirra hartu genuen. Estuagoa izanagatik, igoerako bidea baino malda konstanteagoa eskaintzen du, eta gure ustean, arrisku txikiagoa. Eskiatzaile trebeek arazo gabe jeitsiko dute, besteok zerbait gehiago sufrituko dugu. Betiere, elurraren egoerak eragin handia izango du jeitsiera honen zailtasunean (kontuz elur gogorra eta izotzarekin puntu honetan).

Gainontzeko jeitsiera igoerako bidetik egin.

Waypoints

PictographMountain hut Altitude 6,058 ft

Cabane d'Aoube

PictographRisk Altitude 7,939 ft
Photo ofCouloir sarrera

Couloir sarrera

Estua da, baina igoerako bidea baino seguruagoa iruditu zitzaigun.

PictographWaypoint Altitude 7,152 ft
Photo ofLac de La Lahude

Lac de La Lahude

PictographSummit Altitude 8,043 ft

Pic de Barbe

PictographRiver Altitude 6,418 ft

Ruisseau de la Mousquère

Comments

    You can or this trail